
Irudia handituBilboko Zinemaldi Fantastikoa. Argazkia: FANT
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak (FANT) 3.000 euroko sari banatuko dira bi film labur onenentzat. Sarietako bat epaimahaiak emango du eta bigarrena publikoak. Ez da FANT jaialdiak film laburrak saritzen dituen lehen aldia, baina bai sarirako dirua esleitzen den lehen aldia. Iragan ekitaldian "Fant Laburrean" sailean, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria banatu zen, baina ohorezko izaera izan zuen. Aurten film labur irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu eta dirua film laburraren produktorearen eta errealizadorearen artean banatu beharko da, bi funtzioak pertsona berak egin baditu batentzat izango da saria. Epaimahaiaren Saria banatzeko ardura izango duten epaimahaikideak Bilboko udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzigoak aukeratuko ditu. Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria ere modu berean banatuko da produktorearen eta errealizadorearen artean.
"Fant Laburrean" sailak bultzada bat jasoko du Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Sariaren eta Film Labur Onenaren Publikoaren Sariari esker. Sariek ezingo dute hutsik geratu eta lehiaketara aurkeztu ahal izango dira 30 minututik beherako film laburrak martxoaren 30a baino lehen. Bi sariok Kultura eta Hezkuntza alorretik errealizadore berriek jasotzen duten babesa indartzera datoz.
Gainerako sariak
Maiatzaren 3tik 9ra egingo den ekitaldian ohiko sariak mantenduko dira: Sail ofizialeko genero fantastikoko Film Onenaren Saria eta Fantrobia saria. Bigarren sari hori genero fantastikoko balore emergente bihurtu den pertson edo entitate bati banatzen zaio. Aipaturiko sariek ez dute dirusaririk izango, ohorezkoak izango baitira.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: