Espainiarekin duten lankidetza goraipatu dute Portugalgo Justizia eta Barne ministroek, eta atxilotuak ETArekin zuen lotura agerian uzten duten "zantzu argiak" aurkitu dituztela gaineratu dute.
Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kideari aurreneurrizko espetxealdia ezarri dio gaur Lisboako Auzitegi Zentralak, epailearen aurrean deklaratu ostean. Zengotitabengoa ostegunean atxilotu zuten Venezuelara hegaldi bat hartzera zihoanean.
Auzitegiaren erabakiaren berri eman die Atxilotuaren...
Anne Kayanikis fiskalak identitatea baieztatu eta ikerketa zabaldu dutela adierazi du. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak prentsa aurreko bat egingo du gaur Baionan. (Gehiago irakurri)
EAJk eta EBk gertakariak argitzea eta Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren nondik norakoak ikertzea eskatu dute. (Gehiago irakurri)
Txelui Morenok nabarmendu du Jon Anzaren desagertzea salatu zenean lehendabizi miatutako tokia Tolosako (Frantzia) gorputegia izan zela. (Gehiago irakurri)

Garzonek ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko. Gutunetako bat Angel Juanes auzitegiko presidentearen eskuetara iritsi zen, eta segurtasun kontrolak pasatu zituenez, arduraduna kaleratu zuten. (Gehiago irakurri)
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburuak PPk aldarrikatzen duen biziarteko kartzela-zigorra errefusatu du eta ohartarazi dio "zigorrak gogortzea ez dela bidea".Horrela, Mendiak argi adierazi nahi izan du Gasteizko Gobernuak Zigor Kodearen erreformaren inguruan duen... (Gehiago irakurri)
Portugaleko agintariak Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea galdekatzen ari dira gaur, otsailean Obidos herriko etxe batean aurkitutako lehergaiei buruz, Polizia Judizialaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez.
Herrialde hartako Barne Ministerioaren iturriek baieztatu egin dute...
(Gehiago irakurri)
Tolosako (Frantzia) gorputegian atzo topatutako hilotza Jon Anzarena dela baieztatu du gaur goizean Baionako Poliziak judizialak. Anzaren familiak goizean identifikatu du hilotza.
Baionako Fiskaltzak ikerketa bat jarri zuen abian, 2009ko maiatzaren 17an Jon Anzaren senideek haren desagertzea salatu...
(Gehiago irakurri)
2009ko apirilaren 18tik desagertuta zegoen Jon Anza ETAko kiderena izan litekeen gorpu bat aurkitu dute Tolosako (Frantzia) gorputegian, 11 hilabetez desagertuta egon ostean. Familia Tolosara (Frantzia) joango da gaur, gorpua identifikatzeko.
Atzo arratsaldeko 17:30ean Frantziako Poliziaren deia...
(Gehiago irakurri)
Portugaleko Poliziak Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea atxilotu du Lisboako aireportuan, terrorismoaren iturriak aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez.
Poliziak ETAk Obidos (Portugal) herrian zuen basea desegin eta gero ihes egin zuen bi pertsonetako bat dela uste dute...
(Gehiago irakurri)
Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) aho batez adostu du gaur 251 gobernuren artean etorkizuneko Udal Legea.
Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak adierazi duenez, Lurralde Historikoen legea dagoen bezala uztea proposatu dute, baina Udal Lege horri lege instituzionalen izaera eman behar zaiola uste...
(Gehiago irakurri)
Isiltasuna, malkoak, barnera biltzea eta zirrara izan dira nagusi M-11ko biktimak oroitzeko Madrilen egindako dozena bat ekitaldietan. 192 lagun hil eta 2.000 zauritu izan ziren atentatuetan. Gaur erasoen seigarren urteurrena bete da.
Goizeko lehen orduan Espainiako hiriburuan hotz handia bazegoen...
(Gehiago irakurri)
2011ko hauteskundeetan "ETAren mozorrorik ez" izatea bermatzeko eskatu dio Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak PSEri. Justiziaren eskumen bat dela erantzun dio Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak.
PPren ekimen bat eztabaidatu du arratsaldean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak. ANVren...
(Gehiago irakurri)
Kode Penala erreformatzeko EAJ, ERC-IU-ICV eta BNG alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota du Diputatuen Kongresuak PSOE, PP eta CiUren botoekin. Gaur Kongresuan hasi den erreforma horrek, ustelkeria kasuen, terroristen eta pederasten zigorrak gogortuko ditu. Dena den, PPk eta CiUk... (Gehiago irakurri)
Estortsioaren eta mehatxuen aurrean "argi eta garbi" hitz egiteko exijitu dio gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Adierazpen horiek Portugaleten indarkeriaren biktimen alde burutu duten ekitaldian egin ditu, izan ere, gaur Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da.
"Azken urteotan askotan...
(Gehiago irakurri)
Diputatuen Kongresuak aho batez erabaki du gaur ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimak Omentzeko Eguna izendatzea. Ekimena Jose Bono Ganberako presidenteak proposatu du, gaur M-11ko atentatuen seigarren urteurrena dela eta.
Gaurko saioa amaitu eta gero, Bonok hitza hartu du, eta aipatu eguna biktimei...
(Gehiago irakurri)
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 900 urteko kartzela zigorra eskatu du Mattin Sarasola, Igor Portu eta Mikel San Sebastian ustezko hiru terroristentzat, 2006ko abenduaren 30ean Madrilgo Barajas aireportuko T4an atentatzea egotzita.
Hori adierazten du Javier Zaragoza fiskalburuaren ondorioen...
(Gehiago irakurri)
Luis Roldan Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak behin betiko askatasuna lortuko du datorren martxoaren 19an, 1999an 31 urteko kartzela-zigorra jaso ostean, funtzionarioak erostea, dokumentuak faltsutzea, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea eta Ogasunaren kontrako delitua leporatuta.
Hala...
(Gehiago irakurri)
Frantziako segurtasun indarretako agenteek ETAren ustezko ezkutaleku bat aurkitu dute gauean, Paueko ipar-ekialdean, Frantziako 32 departamentuan, hain zuzen ere, terrorismoaren kontrako borrokaren iturriek jakinarazi dutenez.Iturrien esanetan, poliziek egindako lehen azterketa baten arabera,... (Gehiago irakurri)
1976an ETA-pmren nazioarteko harremanen arduraduna zena eta Irungo (Gipuzkoa) polizia-komisario ohia galdekatuko ditu Fernando Andreu epaileak, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur talde politikoko buruzagi ohiaren desagerpena argitzeko.Iturri juridikoek azaldu dutenez, Sabin Atxalandabaso Barandika... (Gehiago irakurri)