2010eko martxoaren 15a
eitb.com

albisteak

Heriotza

Gorka Agirre EAJko buruzagi ohia hil egin da

Manu Gimenez - 2009/03/20 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da gaur 59 urte zituela. Amberesen (Belgika) jaioa, 1988tik 2008ra arte EBBko kide izan zen, nazioarteko gaien arduraduna. Hil-kapera bihar jarriko dute Sabin Etxean, eta 11:00etatik 17:00etara egongo da irekita.

Inprimatu Inprimatu

Gorka Agirre EAJko agintari ohia hil egin da gaur gaixotasun larri baten ondorioz. Amberesen (Belgika) jaioa zen eta hiru seme-alaba zituen. Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean.

Agirre lehendakariaren iloba izaki, familiak beti izan du lotura estua EAJrekin eta Jaurlaritzarekin. Bere aita, Juan Mari Agirre, Jaurlaritzaren Belgikako ordezkaria izan zen.

EAJn sartu zen

Frankismoaren amaieran, Ipar Euskal Herrian bizi izan zen, EAJrentzako lanean hasiz. Inprenta batean hasi zen lanean propaganda lanak eginez. Orduan egin zituen Iparraldean bizi ziren ETAko errefuxiatuekin hartuemanak. Kontaktu sare zabala egin zuen urte haietan. Horregatik, EAJren baitan ezker abertzalearen eta ETAren nondik norakoen azterketak eta informazioak bere esku geratu ziren.

1988tik 2008rarte Euzkadi Buru Batzarreko kide izan zen nazioarteko gaien arduraduna. Xabier Arzalluzekin estu lan egin zuen, eta bere konfidantzako gizona zen. Josu Jon Imaz buru zuen EBBko kide ere izan zen.

Lizarra-Garazi

Lizarra-Garaziko prozesuari bide eman zion negoziazioetan parte hartu zuen. Ezaguna izan zen garai batean, Egibar eta Ollorarekin batera EAJren talde negoziatzailea osatu zutelako. “Bentzinaren hirukotea” bezala ezagutzen zituzten alderdian.

Harreman estua izan zuen Joseba Goikoetxea Asla, ETAk hil zuen ertzainburuarekin. Baita Ramon Doral, ETAk hildako beste ertzainarekin ere. Batez ere lehenarekin izan zuen adiskidetasun handia.

Bere azken urteetan Auzitegi Nazionalak bere kontra (eta beste batzuen aurka) zabalduriko auziarengatik izan da ezaguna. Euskadiko Auzitegi Gorenera joan behar izan zuen deklaratzera, baita Auzitegi Nazionalera ere (Gorka eta Ander Landaburu deklaratzera joan ziren bere alde hitzeginez, baita Arzalluz eta Urkullu ere).

Prentsan ere agertu zuen bere iritzia, urtetan, J. Txindoki izengoitiarekin sinatu zituen artikuluak Deia-n.

Hil-kapera, bihar Sabin Etxean

EAJren militante historikoaren hil-kapera bihar jarriko dute Alderdi Jeltzaleak Bilbon duen egoitzan, Sabin Etxean, eta 11:00etatik 17:00etara egongo da irekita.

Dolua agertze aldera, Sabin Etxeko ikurriñari lazo beltza jarri diote.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea