2010eko martxoaren 21a
eitb.com

albisteak

ETAren atentatua Arrigorriagan

ETAren lehen biktima 2009 urtean

Erredakzioa - 2009/06/19 |
Iruzkina egin

Orotara, ETAk zazpi pertsona hil ditu 2006an su-etena hautsi zuenetik. Aurrekoa Inaxio Uria enpresaburua izan zen, iazko abenduaren 3an.

Inprimatu Inprimatu

Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako Poliziako inspektorea ETAren lehen biktima izan da aurten.

Orotara ETAk zazpi pertsona hil ditu 2006an su-etena hautsi zuenetik.

Azken biktima Inaxio Uria Mendizabal enpresaburua izan zen. Uria Abiadura Handiko Trena eraikitzen dagoen enpresa bateko jabea zen. Iazko abenduaren 3an hil zuten, Azpeitian, Kiruri jatetxera zihoanean tirokatuta.

Aldez aurretik, ETAk Luis Conde de la Cruz militarra hil zuen Santoñan (Kantabria), Akademia Militarraren aurka bonba-auto bat eztandaraziz.

Juan Manuel Piñuel Villalon 2008ko bigarren biktima izan zen, maiatzaren 14an ETAk bonba-auto bat eztandarazita.

2008ko martxoaren 7an, Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi sozialista ohia tirokatu zuten, haren emaztea eta alabetako bat aurrean zeudela.

2007 urtea amaitzean, ETAk Fernando Trapero eta Raul Centeno guardia zibilak hil zituen, tirokatuta, Capbretonen (Frantzia). Centeno unean bertan hil zen; Trapero, aldiz, ospitalean bost egunen buruan.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak