
Irudia handituArnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia, prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Estrasburgoren erabakia "oso albiste txarra" da Otegiren hitzetan, ezker abertzalearen "apartheid politikoa" eta "milaka herritarren eskubideen urraketa berresten duelako".
Euskal Herriko egoera politikoan aldaketarik ez dakarrela gaineratu du, legez kanpo utzitako alderdiaren proposamenek bere horretan jarraituko dutelako.
"Egungo testuingurua demokratiko bategatik aldatzeko" beharra azpimarratu du ezker abertzaleko eledunak. Era berean indar independentisten batuketaren eta "elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten" aldeko apustua egin du.
Gainera, argi adierazi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak ez duela harritu eta "askatasunen murrizketa areagotzea" ekarriko duela.
Abokatuak ebazpenak izan dezakeen "ibilbidea" aztertzen ari direla azaldu ostean, Otegik esan du auzitegiak "segurtasuna eskubide indibidual eta demokratikoen gainetik" jarri duela. "George Bushek ezarritako filosofian oinarritzen da Auzitegia, segurtasuna eskubideen gainetik jarriz", gaineratu du.
Jurisprudentzia ezarriko du
Horren harira, "antzerako auzietan emandako ebazpenekin alderatuta, Turkiako alderdiak legez kanporatu direnean adibidez, Auzitegiak atzerapausoa" eman duela uste du Otegik, izan ere, "arazo handiak ditu Europar Batasuneko Estatu kide batek oinarrizko eskubideak bortxatu dituela esateko". "Ez du bere jurisprudentzia jarraitu", gaineratu du.
Hori dela eta, Estrasburgon hartu berri duten erabakiak "ezker independentistaren" kontrako jurisprudentzia ezarriko duela gaitzetsi du.
Dena den, eta "oztopo larriak" oztopo, ezker abertzaleak Euskal Herriko egoerari buruz duen "ikuspuntua" ez duela aldatuko ziurtatu du Otegik.
Sigla berriak
Datozen hauteskundeetan ezker abertzaleari lotuta osa ditzaketen siglen harira, Otegik gogorarazi du Europako hauteskundeetan "boto legalerako aukera" izan zuela ezker abertzaleak Estatuaren estrategiari aurre eginez.
Halaber, "ezker abertzale ikusezinari buruzko tesia berrestea umekeria" dela iritzi dio.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: