
Azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beheran jendarmeek burututako polizia-operazioan atxilotutako 12 lagunetatik zazpi aske utzi dituzte.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bart libre geratu direnak Aritz Ortino, Orkatz Arano, Txomin Catalogne, Harri Idoate, Joseba Agirrebarrena eta Xan Beyrie dira. Azken hori Pautik Parisera hegazkinez eraman zuten eta epaileak kontrol judizialpean aske utzi zuen.
Gainerako gazteek (Ibai Agirrebarrena, Gilen Goiti, Eneko Etxegarai, Eki Erramundegi eta Jon Goio) atxilotuta jarraitzen dute, ustez Baionako komisarian.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, azken hilabeteotan Ipar Euskal Herrian egin diren polizia-operazioek agerian uzten dute "Frantziako Gobernua urduri dagoela, Euskal Herrian arazo politiko bat duela ohartu delako".
Azken egunetan ehunka lagunek parte hartu duten hainbat elkarretaratze egin dira Ipar Euskal Herriko toki ezberdinetan atxiloketak salatzeko.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: