
Irudia handituAlberto Saiz, martxoko irudi batean. Argazkia: EFE
Alberto Saiz Espainiako Inteligentzia Zentroko (CNI) zuzendariak dimisioa aurkeztu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari, zentroaren eta Exekutiboaren ospeak "okertzea" saihesteko, agiri batean jakinarazi duenez.
Saizi kontu pribatuetarako diru publikoa erabili izana egotzi diote azken asteetan, baina hark ukatu egin zuen Kongresuan egindako agerraldi batean.
Bere esanetan, "hausnarketa sakona eta lasaia" egin eta gero erabaki du dimisioa aurkeztea. Dena dela, iturri batzuen arabera, "barne presioak" direla eta utzi du kargua.
Carme Chacon Defentsa Ministroak Felix Sanz Roldan jenerala proposatuko du bihar, Ministroen Kontseiluan, Saizek utzitako lekua hartzeko.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: