
Barne ministroak hiru atxilotuek "talde aktiboenetako bat, ETAk une honetan duen aktiboena ez bada" osatzen zutela adierazi du prentsaurrekoan.
Hiru atxilotuak noizbait kontrolatuta egon direla eta Poliziarengandik ihes egindakoak direla adierazi du Rubalcabak.
Adierazi duenez, Itziar Plazak Espainiatik ihes egin zuen Gipuzkoa komandoa desegin ondoren 2007. urtean. Sei urte eraman ditzake ETAko kide bezala eta 2004 eta 2005 urteen artean, 20 ekintza egin ahal izan ditu.
Asier Borrerori buruz, Bizkaia komandoa hautsi zutenean Espainiatik ihes egin zuela adierazi du, duela urte bete, eta Calahorrako kuartelean auto-bonba bat jarri zuena izan zitekeen. Zarauzko komisaldegiaren eta PSEren bi herriko etxeen aurkako atentatuen egilea izan daiteke ere.
Dirudienez, Borrerok, ihes egin baino lehen, bere etxean utzitako gutun baten Poliziarengandik inguratuta sentitzen zela azaltzen zuen.
Duela hilabete batzuk egin zuen ihes Iurgi Garitagoitiak Espainiatik, adierazi du Rubalcabak, Ertzaintzak Hernaniko komando baten aurka egindako komandoaren ondorioz.
Rubalcabak Ignacio Uria eta Isaias Carrascoren hilketekin erlazionatu du ustezko ETAko kide hori. Horren inguruan "Ikerketa garatzen ari gara", zehaztu du.
Atxilotzen dituzten ustezko ETAko kideak geroz eta gazteagoak direla azaltzeko, ETAn geroz eta gazteago sartzen direlako ezeztu du Rubalcabak, geroz eta arinago atzematen dituztelako baizik. "Gazte batek ETAn sartzea eskatzen duenean, buruan kartzelarako sarrera eskatzen ari dela izan behar du", adierazi du.
Urte bat eta erdi eta sei hilabeteen arteko ihesa, hiru ustezko ETAko kideei, "ez diela ezertarako balio izan" argi utzi nahi izan du Rubalcabak. "Denbora luze bat emango dute orain kartzelan", amaitu du.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

