
Lau kaputxadunek autobus bati su eman diote gidaria ibilgailutik jaistera behartu ostean, Bilbon, Rekalde auzoko Cicunvalacion kalean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gidaria zen autobuseko bidaiari bakarra.
Erasoa 22:05ean gertatu da eta kaputxadunek molotov koktelekin eraso egin diote ibilgailuari.
Era berean, autobusetik gertu zen etxebizitza hustu behar izan dute, sutea oso hurbil zelako.
Gutxienez beste bi ibilgailu, linea elektrikoa eta telefonoaren kableak kaltetu ditu suak.
Edukiontziak Donostian
Bestalde, ezezagun talde batek lau edukiontziri su eman die Donostiako Virgen del Carmen kalean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria 18:30 aldera jazo da, iturri berdinaren arabera.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
