
Zenbait kontainer eta kutxazain automatiko erre dituzte Ondarroan (Bizkaia), Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
Erasoak 23:30 inguruan jazo ziren, jende talde batek Artabide kalean hainbat kontainer gurutzatu zituztenean.
Ondoren, hainbat molotov koktel jaurti zituzten BBVAko, La Caixako eta Euskadiko Kutxako kutxazain automatikoen kontra.
Atzo Bilbon eta Donostian ere istiluak egon ziren. Bizkaiko hiriburuan lau kaputxadunek autobus bati su eman zioten gidaria ibilgailutik jaistera behartu ostean, Rekalde auzoan.
Donostian, 18:30ak aldera, lau kontainer erre zituzten Karmengo Andre Mariaren kalean.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

