2010eko martxoaren 19a
eitb.com

albisteak

Hirugarrenez

'Memoriaren mapa', biktimak omentzeko ekitaldiaren ardatz

Erredakzioa - 2009/11/20 |
Iruzkina egin

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak esan duenez, "topagunerik handiena" izango da eta "GAL bezalako beste terrorismoetako biktimak ere gonbidatuak izango dira".

Inprimatu Inprimatu

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak datorren azaroak 29an Gasteizko Antzoki Nagusian Terrorismoaren Biktimak Omendu eta Goresteko III. Ekitaldi Instituzionalaren aurkezpena egin du.

Ekitaldian 'Memoriaren Mapa' aurkeztuko dute; "gure herrialdea terrorismoaren biktimak omentzeko leku eta espazio publikoez" betetzeko asmoa duen proiektua.

Lasak azaldu duenez, hirugarren ekitaldi honek suposatzen du "Bilbon duela hiru urte hasi eta Donostian jarraitu zen ziklo bat ixtea. Hiru ekitaldi horietan euskal gizarteak, erakundeekin batera, terrorismoaren biktimei barkamena eskatu die eta gogoratu egin du errugabe baten hilketa justifikatzen duen arrazoirik ez dagoela, are gutxiago helburu politikoak lortzeko".

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariaren esanetan, ekitaldi hori "Euskadin inoiz egindako biktimen topagunerik handiena" izango da, eta seguruenik, "Espainian egin den handiena ere".

Halaber, "GAL eta eskuin-muturreko bezalako terrorismoetako biktimak ere gonbidatuak dira", Lasak gaineratu duenez.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak