2010eko martxoaren 21a
eitb.com

albisteak

Egunkariei bidalitako gutuna

Lopezek enplegu politika aktiboen "premia larria" aldarrikatu du

Erredakzioa - 2009/11/27 |
Iruzkina egin

Enpleguaren gaineko eskumenaren transferentzia "oztopatzen duten alderdiei edo erakundeei" ohartarazi die "arduragabetasun handia" dela egiten ari direna.

Inprimatu Inprimatu

El lehendakari, Patxi López, durante la comparecencia en el Parlamento vasco. Foto: EfeIrudia handitu

Patxi Lopez lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Patxi Lopez lehendakariak, ekonomia krisiari aurre egite aldera, enplegu politika aktiboen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteak duen "premia larria" aldarrikatu du.

El Correo Español eta Diario Vasco egunkariei bidalitako eskutitz batean Jaurlaritzako buruak ohartarazi duenez, "hura lortzea (enplegu politika aktiboen eskumena) oztopatzen duen alderdiek edo erakundeek arduragabetasun handia egingo dute", PSOEk eta EAJk Espainiako aurrekontuetan lortutako akordioari erreferentzia eginez. Izan ere, akordio horren arabera, EAJk eskumenaren transferentzia atzeratzeko aukera du.

Lopezen ustez, "ahal den heinean, alboratu egin behar da norberaren borondatetik kanpo dauden gertakariek etorkizuna mugatzea edo baldintzatzea". Zeren "milaka euskal langaberi alternatiba duinak eskaintzeko aukera kenduko" bailuke, Lehendakariaren esanetan.

Alderdiei eta erakundeei enplegu politika aktiboen eskumenaren transferentzia ez oztopatzeko eskatu ostean, "Gobernuak Euskadiren eta hemengo herritarren interesak babesten" jarraituko duela adierazi du: "Horri ez diogu uko egingo".

Akordioak

Lopezek esan du "akordioak bilatzearen" eta "euskal herritarren batasuna indartzearen" aldeko apustua egiten duela. Horren harira, "azken zazpi hilabeteetan aurreko 10 urtetan baino akordio gehiago lortu" dituztela azpimarratu du.

Hala, gogora ekarri duenez, akordioak sinatu dituzte "Eudelekin, Elkarrizketa Sozialeko Mahaian, EAJrekin aurrekontuak onartzeko eta gehiengo sindikalarekin funtzionarioen lan-baldintzei buruz".



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: