
Senatuko Komisio Konstituziogileak Kontzertu Ekonomikoaren 'blindajea' (Eusko Legebiltzarrean abiatu zen ekimena) onartu du gaur. Ekimen honen bitartez, Foru Arauak Lege bihurtzen dira. Beraz, EAEko hiru Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.
Testua Senatuko osoko bilkuran bozkatu behar dute orain. Alderdi Popularrak ekimenaren aurkako botoa eman du gaurko saioan; izan ere, ez dago ekimenaren funtsaren aurka, baizik eta "aukeratutako bidearen" aurka.
Beraz, ekimenaren arabera, Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.
Joan den abenduan Kongresuan onartu eta gero, Senatura heldu da lege-proposamena. PSEk eta EAJk adostu zuten ekimenaren tramitazioa aurtengo Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan.
Berme juridikoa emateko
Kontzertu Ekonomikoaren 'blindajeak' ez diola inori kalte egiten esan du gaur Logroñon Maria Teresa Fernandez de La Vega Espainiako presidenteordeak. "Pertsona bakar batentzat ere ez dakar kalterik", adierazi du. De La Vegak erantsi du Kontzertuari berme juridikoa ematea dela 'blindajearen' helburu bakarra.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: