2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    albisteak

    Sententzia

    Gasteizko Legebiltzarrari Espainiako bandera jartzeko agindua eman dio Gorenak

    Erredakzioa - publikatuta 2008/11/28 | eitb.com |
    Eraikin barruan eta kanpoaldean bandera modu iraunkorrean kokatu behar duela esan dio auzitegiak.

    Edificio principal del Parlamento vasco

    Eusko Legebiltzarraren eraikina. Argazkia: EFE

    Eusko Legebiltzarrak Gasteizko eraikinaren kanpoaldean Espainiako bandera jarri behar duela agindu du gaur Auzitegi Gorenak. Igorritako sententzian, Espainiako bandera kanpoan "modu iraunkorrean" jarri behar duela eta eraikinaren barruan "lehentasunezko" toki batean kokatu beharko duela esan dio.

    Gauzak horrela, Gorenak atzera bota du Legebiltzarrak EAEko Justizia Epaitegi Nagusiaren aurrean jarritako helegitea.

    Legeak Espainiako bandera Estatuko Administrazio ezberdinetako eraikin guztietan jarri behar dutela gogoratu du.

    Eusko Legebiltzarrak agindu hau oraindik ez duela jaso argitu du. Espainiako bandera harrera gelan ipinita badaukatela ere nabarmendu dute Legebiltzarretik.


    Publizitatea

    28/11/2008 14:11