

Google-en bizikleta, Bilbotik. Argazkia: Alberto Varela.
Google Street View-ren bizikleta Bilboko kaleetatik dabil, Bizkaiko hiriburuko irudi berriak hartzeko. Bere egunean, bilatzaile ospetsuaren ibilgailuak hartu zituen Bilboko argazkiak. Informazio hori osotzeko etorri da orain bizikleta. Antza, Isozaki dorreetatik gertu ikusi dute.
360 gradutako argazkiak hartzen ditu erreminta honek. Google Maps zerbitzua hobetzea du helburu. Urrian hasi ziren bizikletarekin argazkiak egiten. Izan ere, Street Viewko ibilgailuak egin ez zituen argazkiak egiten ditu bizikletak.
San Diegoko Unibertsitatea edo Monterrey-ko Badia izan dira bizikletak egin dituen lehen argazkiak.
Iaz, Google Maps zerbitzua hobetzeko helburuarekin, Street View ibilgailua aurkeztu zuten. EITB Bilbotik egin zuen ibilbidearen lekuko izan zen.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: