
Ostiral honetan, apirilak 3, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, Google euskaraz akordioaren aurkezpen ekitaldia izango da. Hitzarmen honi esker, aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira.
Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Espressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.
Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotik aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: