
Irudia handituSari-banaketaren momentua. Argazkia: EITB
Netzpolitik blog alemaniarrak eta Lacomuna.tv bideoblog espainiarrak irabazi dituzte Euro Blog Awardas sariak Nonick ekitaldian. Bilbon, gaur hasi eta larunbatera arte, Europa mailako 200 aditu bildu dituzte Nonicken Interneti buruzko jardunaldiak egiteko.
Bai blogen lehiaketak eta bai epaimahaiaren erabakiak Eurovision jaialdia hartu dute eredu, Europako hamar hiritatik botoa webcam bidez eman dutelarik. Kontinentean gehien hitz egiten diren hizkuntzek eta euskarak ordezkari bana zituzten botoa emateko. Lehenik 10 hautagaiak hautatu zituzten eta gero, internautek finalera sailkatutakoak. Nonicken azken erabakia hartu dute.
Emaitza oso estua izan da. Blogen kategorian, Netzpolitikek boto bakar batez irabazi dio The Daily Spud ingelesari: 12-11. Marc Vidal izan da hirugarrena 9 puntu eskuratuta, laugarrena Catepol 3.0 italiarra (8 puntu), bosgarren izan da Vintage Biscuit turkiarra (6 puntu) eta seigarren izan da gure ordezkaria, euskalduna, IKTeroak (5 puntu) hain zuzen ere. Antyweb poloniarrak ere 5 puntu lortu ditu eta horren atzetik geratu dira ordezkari frantsesa, ukrainarra, portugaldarra eta errusiarra.
Bideoblogei dagokienean, Lacomuna.tv izan da irabazlea. Kategoria honetan, epaimahaiak 7 hautagai proposatu zituen eta internautak izan dira Europako bideoblog onena hautatu dutenak.
Sari-banaketa Nonicken izan da; eitb.com-ek, SPRIk eta Alianzok antolatutako Interneti buruzko nazioarteko ekitaldian. Nonick bihar amaituko da Nola egin bideowebgune bat arrakastatsu eta errentagarri" lelopeko mahainguruarekin. Baina horrez gain, Startup 2.0 sariak emango dizkiete erabiltzaileen partehartzearen alorrean proiektu berritzaileenei.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: