
Ia 11.900 lagunek atxikimendua eman dute 'Alakrana'ren bahiketaren amaiaera eskatzen duen Facebook-eko taldean. Ontziko arrantzaleenganako eta beren senideenganako laguntza taldea aste honetan bertan sortu dute. 'Alakrana'ren bahiketak 36 egun bete ditu gaur.
Ontziaren bahiketari buruz izan diren azken albiste kezkagarrien ondoren sortu dute taldea. Erabiltzaileak nabarmen gehitu dira azken orduetan, 1.000 bat lagunetatik 11.900 pertsonetara, alegia.
Erabiltzaileek Espainiako Gobernuari egoera konpontzeko eskatzen diote. Horrez gain, Facebook-en bidez, 'Alakrana'ri buruzko azken informazio, albiste eta argazkiak elkarbanatzen dituzte.
Ontziaren inguruko azken ordua ere Twitter-en bitartez jarraitu daiteke.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: