2010eko martxoaren 10a
eitb.com

albisteak

Zerbitzu eraginkorragoa

Googlek Gmailen bilaketa integrazioa hobetu du

Erredakzioa - 2010/02/08 |
Iruzkina egin

Arazo bakarra gadgetak erantzun kopuru mugatua eskaintzen duela da.

Inprimatu Inprimatu

Hotmailen ezaugarrietako bat webean bilaketaren integrazioa da.Erabiltzaileak mezu bat idazten duenean, Hotmailek mapak, pelikula zerrendak, bilaketa lokaleko emaitzak edo webeko irudiak gehitzea uzten du eta, horretarako, ez da beste orrialde bat ireki beharrik.

Googleren AJAX Search API zerbitzuak edozein aplikaziori antzeko ezaugarriak gehitzeko aukera ematen du eta harrigarria zen Gmailek Googleren bilaketa zerbitzua ez eskaintzea. Iaz, Gmailek Google Searchen gadget bat gehitu zuen, baina web bilaketako emaitzak bakarrik erakusten zituen.

Gmaileko ezaugarriak hobetu dituzte orain eta erabiltzaileak irudiak, mapak, albisteak edo informazioa bilatzeko eta Gamileko Kalkulagailua erabiltzeko ere aukera ematen du.

Arazo bakarra gadgetak irudi edo albiste kopurua mugatua bilatzen duela da, baina ez dago kategoria berdineko emaitza gehiago bilatzeko aukerarik. Beste eragozpenetako bat emaitza espezializatuak Googlek zure eskakizunerako egokiak direla uste badu erakusten dituela da.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea