2010eko irailaren 06a
eitb.com

albisteak

Elkar liburudenda sarea

Elkar liburu elektronikoak merkaturatzen hasi da

Erredakzioa - 2008/12/03 | eitb.com |
Iruzkina egin

Liburudenda katea euren bezeroei mota honetako irakurketa eragingailuak eskaintzen dizkien lehenengo enpresa da.


Elkar euskal liburudenda sareak "liburu elektronikoa" izeneko eragingailua merkaturatzen hasi da, mota honetako euskarriko liburuen irakurketa ahalbidetzen duena.

Liburudenda sarea irakurketa elektronikoko eragingailuak erosleen eskura jartzen dituen lehenengo enpresa da. Elkar sareko liburudendek Europako bi fabrikatzaileen liburu elektronikoak eskaintzen dituzte: zortzi hazbeteko iRex Technologies taldeko iLiad, eta sei hazbeteko Booken Cybook frantsesaren eragingailua.

Aktibazio-kodeak dituzten kupoi batzuen bitartez, irakurleek liburu gehiago deskargatu ahal izango dituzte. Kupoi bakoitzeko kodea erabiliz, eta Interneten bidez, hainbat idazle edo gai ezberdinetako liburuak deskargatzeko aukera egongo da.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea