
Bihar jokatuko da Maroko eta Kolonbiaren arteko finala San Mamesen. "Faktorian" izan dira BBK Mundialitoko antolatzaileak eta Xabier Imaz, Loiuko Zabaloetxe gazte etorkinen integrazio zentruko ordezkaria.

Tenisean, Roland Garros finalerdietan da. Orain arte zer gertatu den eta hemendik aurrera zer gerta litekeen jakiteko Mikel Roteta adituarengana jo dugu.

Denboraldiko lehen erronka handiaren atarian dago Eneko Llanos. Asteburuan Frankfurteko Ironmana jokatuko da eta bertan izango da bera. Azken prestaketen berri eman digu.

Tourraren atarian, Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaria "Hiru Erregeen Mahaia"n izan da. Igor Gonzalez de Galdeanok taldearen inguruan hitz egin du.

Volvo Ocean Race itsas proba amaituta, Xabi Fernandez etxean da baina atsedenerako astirik gabe Santanderren dira entrenatzen.

Joandako asteburuan Nizako Ironman-ean hartu zuen parte Zalakainek eta gurean kontatu ditu hango bizipenak.

Pilotan, Oier Mendizabalek hiru urterako berritu du kontratua Asegarcerekin. Pelotaria gustura dago hitzarmen berriarekin.

Arraunean Javier Puertas euskaldunak Espainiako titulua 25.aldiz irabazteko aukera izango du asteburu honetan Sevillan, eta berekin hitz egin dugu.

Martxel Toledo, ESAITeko koordinatzailearen adierazpena.

Mendiko lasterketak, raidak, triatloiak... Denean aurrean ibiltzen den iruinarra. Hura gehiago ezagutzeko elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian.