
Abel Barriolaren itzuleraren inguruan ikusmin handia zegoen, eta ezin hobe ekin zion, bere senide eta herritarren aurrean Leitzan bertan, joan zen asteburuan. Hamaika hilabeteko geldialdiaren ondoren, Retegi Birekin batera, 22-15 irabazi zien Idoate eta Eulateri. "Faktoria"n egon da.

Erremontean bertan behera geratu da pelotarien greba. Akordio batera iritsi dira alde guztiak eta azkenean martxoaren 31tik aurrera maxi Samper enpresariaren esku egongo da erremontea.

San Mamesen barriaren proiektuan parte hartzea erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzak. Erabaki horrekin gustora agertu da Monica Durango Athleticeko zuzendaritzako kidea. Proiektuak azken bultzada hori behar zuela esan du eta ez dela inolako arazorik izango adierazi du.

Futbolean, badirudi Reala lehenengo mailatik hurbil dagoela. Mikel Aranburu kapitaina gurean izan da eta berak kontatu digu nola dagoen taldea.

Velimir Perasovicek, Cibona taldeko entrenatzaileak, Khimkiren aurkako garaipenari buruz hitz egin du eta Top8rako txartela lortzen ez badute Caja Laboralen sailkatzea pozik hartuko lukeela esan du.

Mailari eusteko gakoa, Etxetik kanpo irabaztea dela esan du Eneko Romok "Kirol Legez" saioan. 4 puntuko tartea jateko gai ikusten du taldea txuri-beltzen kapitainak. Larunbatean Rayo Vallecanori egingo diote bisita, Teresa Riveron.

Elkarrekin bikotea osatzearen esperientzia kontatu digute Hiru Erregeen Mahaian.

Munduko txapelketan izateko behar zuen marka ez du lortu eta hori dela eta zapore gazi-gozoa utzi dio txapelketak.

Aramaiokoak gurean izan da eta txapelketako kontuak kontatu dizkigu.

Bizkaitarrak Munduko txapeldunak dira 560 kilotan, eta Amaiur sailkatu da bigarren postuan. Andres Osa "Sakona" lankideak Edu Mendizabal Abadiñoko entrenatzailearekin hitz egin du Italian.