
ARCOk 29.edizioa du aurten, eta igandera bitartean izango da bisitatzeko moduan:profesionalentzat asteazken eta ostegunean; eta guztiontzat zabalik hortik Otsailaren 21-era bitartean.

Duela 23 urte malariaren aurkako txertoa sortu zuen zientzialariari elkarrizketatu dute Radio Euskadin. Bere iritzian, industria farmazeutikoaren kontrako borroka birusen aurkakoa baino gogorragoa da.

Euskadiko musika alorreko enpresak Azoka honetan bildu dira egunotan, euskal musika zabaltzeko asmoz.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea izan da "Albiste Faktorian" lehiaketa eta ondorengo egunean.

Eñaut Elorrieta, euskal musikariak "indibidualismo patologiko historikoan" murgildurik egotearen kezkaz hitz egin digu. "Kriston inkomunikazioarekin" apurtzeko elkarte bat sortzearen alde ere bai.

A shake in calm water diskoan topatuko duzu kantu hauxe.

Anjel Lertxundi idazle, irakasle eta kazetariak itxi du Eusko Ikaskuntzaren kongresua, gizarte memoriaren inguruko berbaldiarekin. Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat eta Euskaltzain urgazlea da Lertxundi, eta Sari literario ugari lortu ditu, tartean Rosalía de Castro Saria, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Kritika saria birritan, 'Pluma de Oro' saria, Euskadi Saria, Andersen Nazioarteko Aipamena eta Beterri Saria.

Militante isreldar konprometitua da Michael Warschawski, 1967tik okupazioaren aurkako mugimenduan eta bake justuaren alde aritu dena. Jerusalemeko Alternative Information Centrearen sorreran parte hartu zuen 1984an, eta 1999ra arte AICko zuzendaria izan zen. 2000tik aurrera AICko Batzordeko Presidentekidea da eta gizarte tentsioaz hitz egin du hitzaldian. (Gaztelerazko itzulpena)

Bost Doktoretza Honoris Causa hartu ditu Carlos Romeok Espainiako zein Iberoamerikako hainbat unibertsitatetan. Osasun eta Kontsumo Ministerioko eta Justizia Ministerioko aholkularia da eta, beste batzuen artean, Espainiako Bioetika Batzordeko Zelulen eta Giza Ehunen Ematearen gaineko Kontrol eta Jarraipenaren Batzordeko kide eta Europako Kontseiluko Bioetika Batzordeko kide da. Bizi kalitateari buruz egin du hausnarketa.

Virginia Maquieira hainbat unibertsitatetan ibili izan da irakasle lanetan, genero antropologia, garapena eta globalizazioa, kritika feminista eta giza eskubideak landuz.