Urtebete pasatu da Rosa hil zenetik. Fermin eta Ane Balbemendira bueltatuko dira haren omenez egingo den elizkizunean parte hartzeko. Mezatan daudela, ustekabeko lurrikara batek Balbemendi inkomunikaturik utziko du eta neska ezezagun bat omen denaren hilotza azaleratuko du. Eta hori ez da Balbemendik ezkutatzen duen hilotz bakarra izango. Juantxo ere hilik agertuko da.
Luizi batek errepidea itxiko du, ez da komunikabiderik izango, argindar zerbitzua etenda geratuko da... ez dute kanpokoekin komunikatzeko modurik.
Egoera latza izango da, eta Maddik, gainera, istripua jazoko du lurrikararen ondorioz eta zauritu egingo da. Horretaz gain, Anek beste arazo larri bati egin beharko dio aurre: herriko biztanle guztiek Fermin joko dute heriotza horien errudun. Ikerketan zehar, Ane ohartu egingo da ezer ez dela berak uste duen modukoa eta herriko biztanle guztiek sekretu bat gordetzen dutela.
| © EiTB - 2009 - All Rights Reserved | Lege-Oharra |