Hauexek dira 1907ra gurekin etorriko diren familiak.
Garaiko zailtasunei aurre egin beharko diete elkarlanean.
Sei astez duela ehun urte bezala bizi izango dira. Mende hasierako arropak jantzi beharko dituzte, orduko janaria dastatu eta egungo erosotasunak ahantzi.
Abereak, baratzea eta diru kontuak denen artean kudeatu beharko dituzte eta euren artean antolatu. Eta hau guztia, baserritik irten gabe. Historia bizi izango dute, bai horixe!