EiTB.com - Radio y televisi�n vasca - Euskal Irrati Telebista

2009ko Januaryk 10 | 00:42:58
 

Amaia, aurtengo lehen finalista

2008/07/18

Amaia aurtengo Basetxeko lehen finalista bihurtu da. Indartsuenetako ikusten zuten gainerako lehiakideek hasieratik eta azkenean finalerako txartela lortu du. Zortea, abilezia eta ausardia, guztiak izan zituen bere alde piramidearen jokoan eta azkenean irabaztea lortu zuen. Hori baia, beste behin ere, Basetxeko logotipoan gorputzean tatuatuta duela bueltatuko da Hernanira. Aste honetako jolasak irri eta broma ugari utzi ditu Basetxean. Aitorrek, txupito bat baino gehiago edanda, biluzik bukatu zuen froga. Imanolek ilea moztuta , Ziortzak sekula pentsatuko ez lukeena jaten eta Sylwia lokatzetan bilduta.


Piramideak giroa lasaitu du une batez Basetxean, baina momentuz Amaia da finalista bakarra. Gainerakoek gogor lehiatu eta borrokatu beharko dute oraindik. Eta aurrera egiteko geratzen diren lehiakideek juntadiza berri bati egin behar izan zioten aurre. Ardi beltza oraingoan Sylwia izan zen eta poloniarrak Ziortza aukeratu zuen duelurako. Ahulena bere ustez.


Bi neskek harri zulatzaileen duelu bati egin behar izan zioten aurre. Sylwiak Imanol aukeratu zuen laguntzaile moduan eta Ziortzak berriz Aitor. Duelu gogorra bat beste behin ere eta azkenean asko kostatuta baina Ziortza bueltatu zen kanpamendu unifikatura.


Lau lehiakide baino ez dira geratzen dagoeneko Basetxean, eta bi finalista baino ez dira izango. Amaia bertan da dagoeneko, nor izango da berarekin azkenean finalean? Basetxeak beti ere, sorpresa asko ematen ditu.