EiTB.com - Radio y televisi�n vasca - Euskal Irrati Telebista

2008ko Novemberk 21 | 14:54:04
 

Amaia, Imanol eta Aitor, aurtengo finalistak

2008/07/22

Amaiak finaleko txartela eskuetan zuen aurreko astetik baina geratzen ziren gainerako hiru lehiakideek gogor borrokatu behar izan dute. Aste honetako saioan hiru duelu eta hiru lehiakide, Ziortza, Aitor eta Imanol, izan ditugu elkarren aurka borrokan finalera heltzeko. Aste honetako saioa sorpresaz betea egon da. Lehen dueluan Imanol, Aitor eta Ziortzak ardien artilea moztu, zenbait oztopo gainditu eta 2 kilo artile bildu behar izan dute. Imanol, izan zen lehen dueluko garailea eta zuzenean lortu zuen beraz hirugarren duelua egiteko pribilegioa.


Ziortza eta Aitorrek orientazio joko bati egin behar izan zioten ondoren aurre. Oztopoak oztopo eta arazoak arazo azkenean Aitor atera zen irabazle. Ziortza beraz, finaleko ateetan geratu eta Lekeitiora bueltatu behar izan zuen.


Hirugarren duelua Aitor eta Imanolen artekoa izan zen. Zubi batera igo eta puenting egin behar izan zuten. Bietako inor ez zuen zalantzarik izan zubitik salto egiteko orduan eta biek denbora berean bete zuten duelua. Nola argitu beraz finalerako geratzen zen txartel bakarra?


Lehia horren estua izanik, biek merezi zuten finalean egotean eta azkenean horrela izatea erabaki zuen Basetxeak. Hiru finalista izango dira beraz, zortzigarren Basetxe honetan ere. AMAIA, IMANOL edo AITOR. Azken erabakia zuena izango da, astez aste Basetxea jarraitu duzuen guztiona. Zuek erabakiko bait duzue oraingoan ere zein izango den aurtengo Basetxeko irabazlea.