

80ko hamarkadako aldizkari japoniar batean jaio zen Dragoi Bola. 20 urte beranduago, telebistara egin zuen salto, eta manga motako planetako telesail ospetsuena bihurtu zen. Orain bideo-joko ere bihurtu dute. Dragon Ball: Origins du izena Nintendo DSrako atera duten joko berriak, eta azaroaren 28an izango da kalean.
Bideo-jokoa eskuratzen duen orok, Gokuren abentura guztietaz gozatzeko aukera aparta izango du. Mutenrosi maisuak sortuak dira bideo-jokoan agertzen diren eszenatoki eta pertsonaia ezberdinak. Zehaztasun eta kontu handiz birsortutakoak dira hauek guztiak.
Jokalariak, Gokuren paperean jarrita, Bulma laguntzailearekin mundutik egiten duen bidaian egin beharko du bideojokoan aurrera. Dragoiaren 7 bolak eskuratu ahal izateko bidean aurkituko dituen aurkari eta oztopo ezberdinei egin beharko die aurre. Ez da lan erreza izango, baina jokoan aurrera egiteko Bulma babestu beharko du. Laguntzailea babestu ahal izateko,Gokuren gaitasun bereziak jarri beharko ditu martxan, besteak beste, kamehameha ospetsua erabiliz.