EiTB.com - Radio y televisión vasca - Euskal Irrati Telebista

2008ko azaroak 21 | 09:56:55
Burdinaren bidea
Ibilbidearen mapa

Ibilbidearen mapa

Zugastietan dauden urmael ederrak ez dira lakuak, meazulo zaharrak urez beteta baizik. Baina, ez ziren euri-urarekin bete. Meatzariak, zulatu eta zulatu, barren-barrenera iritsi ziren eta lurrazpiko errekak zulatu zituzten. Eta erreketako urek bete zituzten meazuloak.

Zugastietan oraindik ere, ikus ditzakegu zurezko etxe zahar batzuk; korrika eta presaka egindakoak, meatzeak tokiz aldatzen zirenean, eraman ahal izateko.

Zugastietako plazako kioskotik bota zituen aurreneko diskurtsoak Dolores Ibarruri "Pasionariak". Herriko Casa Sabina jatetxean zerbitzari ibilia zen "Pasionaria".

1958 urtean, zulatutako meazuloen ondorioz, milaka haitz tona amildu ziren bortizki Elvira meatzeen gainera. Airea zorrotadaka irten zen meazuloetatik, bere bidean, meatzariak eta bagoitxoak, irteerarantz, herrestan eramanez. Meazuloak amiltzean, Trianoko gazte bat hil zen. Gazteak soldaduskako baimena aprobetxatu nahi izan zuen jornala irabazteko, baina ezin izan zuen dirua inoiz kobratu.

Muñatones gaztelua Bizkaiko gotorlekurik antzinakoena da, benetako gaztelu bakarra. Gaur egun, gaztelua aztertzen eta zaharberritzen ari dira.

Gazteluaren barrenean putzu bat ere bazuten, setio sasoi luzeetan ura izan zezaten. On Lope García Salazar burdinaren eta gudarien jauna izan zen, duela 500 urte. Meatzeen eta burdinolen jabe zen, eta bideak eta portuak kontrolatzen zituen. Barbadun ibaiaren ertzean zuen portutik, minerala noiz ontziratuko zuten zaintzen zuen.

La Arenak dauden portuak oso antzinakoak dira; erromatarrek ere hareatza arriskutsu hauetan ontziratzen zuten-eta burdin minerala.

La Arena hondartzan hamar metroko garaierako dunak izan ziren. Baina hondar tona haiek, gaur egun, etxe bihurtuta daude; izan ere milaka gurdi, kamioi eta itsasontzitan eraman zituzten eraikuntzan erabiltzeko.

Abuztuaren 17an, 21:30ean ETB-1en
Estropadak - Regatas ::: EiTB