'BERDINA' eta 'BERA' hitzak ez dira baliokideak. 'Ikasgela bera' esaten dugunean, eremu bakarraz ari gara; 'ikasgela berdinak' esaten dugunean, berriz, bat baino gehiagoz ari gara: 'ikasgela horiek berdinak dira'. Bestalde, 'faltan bota' esapidea baino aukera egokiagoak daude: 'norbaiten hutsunea sumatu' eta 'norbaiten falta nabaritu', esaterako.
KONTUZ erabili ZENBATZAILEA. Zentzu generikoa duenean BAT erabili ordez, -A MUGATZAILEA erabili. Aditza ezkutuan dagoenean ERE partikulari BAI edo EZ erantsi.




ZER galdetzailearekin MUGAGABEA erabiliko dugu: "Zer mendetan eraiki zuten museoa?" Berdintasunezko esaldiak egiteko bi egitura: "Nire bilduma -rena BEZAIN polita da" edo "Zuk BESTE bidaiatu dut."

Subjekturik ez izanagatik ere, 'euria ari DU' eta 'atertu egin DU' esango dugu; kontuz, horrenbestez, 'euria ari da' motako moldeekin, ez baitira zuzenak. IKASI aditzarekin ZERTAN erabiliko dugu: 'Euskara ikasten hasi naiz', 'Eguraldia iragartzen irakatsi didate'.

Kontuz erabili HAINBESTE hitza: 'Aspaldian ez dut hainbeste eskailera igo' esango dugu. Txarto daude, beraz, 'Aspaldian ez dudala hainbeste eskailera igo' esaldiaren tankerakoak. Bestalde, desioak eskatzen ditugunean -N jarri behar diogu aditz laguntzaileari: 'Ea bidea arinago egiten zaigun', 'Ea azkar heltzen garen'.

Kontuz aditz laguntzailearekin. Objektua zehazten dugunean ez dugu aditz laguntzailean 'izan' erabiliko: 'Kermanek kolonia bota du' esango dugu, eta baztertzekoak izango dira, horrenbestez, 'Kolonia bota da' motako esaldiak. Euskaraz hainbat aukera ditugu medikuarengana bisitan joan garela esateko: 'medikuarengana joan', 'medikutara joan', 'medikuarenera joan'.

Ez nahastu GUZTIA eta OSOA: "Loroak pipa guztiak jan ditu", baina "Pipa pakete osoa jan du". Aditzaren numeroari erreparatu: "Ez DUT piparik jaten" moduko esaldietan aditz laguntzailea singularrean.