2010eko martxoaren 19a
eitb.com

Eguraldia

Iragarpena

Hodeiak sanferminak hasteko

Goretti Rodriguez - 2009/07/06 |
Iruzkina egin

Barnealdean, dena den, kostaldean baino eguraldi hobea egingo du. Ikusi unean uneko eguraldia webkamak erabiliz.

Inprimatu Inprimatu

Sol. Javier BahilloIrudia handitu

Argazkia: Javier Bahillo

Itsasertzean, astelehena hodeien artean hasi da, eta euri arina egin du; baina sanferminek zorte handiagoa izango dute. Iruñean, zerua hodeiekin egongo da, eta tenperatura atsegina izango dute: maximoak 24 graduren bueltan geratuko dira. AEMET Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, tantaren bat botatzeko aukera % 60koa da. Halaber, EAEn tenperaturak beheranzko joera izango du,  Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren esanetan., astean zehar.

Astelehenean, berriro ere estalita egongo da ipar partean eta noizbehinka euria egingo du, batez ere egunaren lehen partean. Hegoaldean tantaren bat edo euri langar pixka bat egin dezake, baina hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira ordu askotan. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta doi-doi iritsiko dira 20 ºC-ra ipar isurialdean. Iparraldeko haize freskoarekin jarraituko dugu.

Atertzera egingo du asteartean; behe-hodeien geruza saretu eta pixkanaka eguzkiak nagusitasuna hartuko du. Hala ere, goizeko lehen orduetan hodei ugari izango da ipar isurialdean eta kostaldean zirimiri pixka bat egin lezake. Araban eta Nafarroa hegoaldean hodei gutxiago izango da. Tenperaturak gora egingo du pixka bat, baina hala ere 20 eta 25 ºC artean kokatuko dira eguneko maximoak, izan ere, oraindik ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu.

Nahiz izanez gero, argazkiak bilatu ahal dituzu Interneten, zeuk lortutakoak bidaltzeaz gain, Eguraldiblogen.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea