
Irudia handituEgun politak ekarriko digu asteburuak. Argazkia: Isidro Etxeberria
Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteburu egonkorra izango dugu. Igandean ez ditugu aldaketa handirik espero, larunbatarekin alderatuta. Egoera bera izango dugu. Hodeiek zerua estaliko dute goiz eta azken orduetan eta urdinguneak azalduko dira egunaren erdiko orduetan. Iluntzean etorriko diren hodeiek ekaitzaren bat utz dezakete, batez ere Pirinio inguruan. Termometroa bere horretan mantenduko da. Astelehena antzeko eguna izango da: goiz lanbroa eta ostarte zabalak egunaren erdiko orduetan. Termometroa 22º-tara irits daiteke eta iparraldeko haizea ibiliko da.
Argazkilaritza gustukoa duzu? Eguraldiblog-en sar zaitez: gure erabiltzaileek egindako milaka argazki dituzu eskura. Unean-uneko eguraldia ere kontsulta dezakezu gure webkamen bitartez.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: