EiTB Kultura

Asteartea, 2010ko otsailak 9

Esteken zerrenda

EiTB - Nomadak TX - Zinema

<em>Nomadak TX</em>
Nomadak TX

Txalaparta bizkarrean hartuta, Oreka TX errepidean ibili da 4 urtez. Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartaren nomadak bilakatu dira. Beste kultura, beste herrialde, beste pertsonekin elkartu, komunikatu eta bat egin dute, eta hortik sortu dena, musikaz aparte, esperientzia bera, Nomadak TX izan da. India, Mongolia, Laponia eta Saharako basamortua bisitatu dituzte. Txalapartaren bitartez elkartu dituzte kontrastez jositako 4 lekuak.

Bidaia horretan topatu dituzten irudiekin eta musikarekin, Nomadak TX film-dokumentala egin dute. Raul De la Fuente-k zuzendu du. Hurrengo hilabeteetan liburua, CD-a eta DVD-a kaleratuko dute, eta bildu dituzten soinuak zuzenean eskaintzeko bira egingo dute Euskal Herrian barrena.

Erreportajearen bideoa ikusi:

ADSLModem

Bideoa jaitsi:

Zip
Asteartetan, "La Noche De..." saioaren ondoren ETB-2n, eta ostegunetan, "Zine Oro" saioaren ondoren ETB-1en
etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24