2004an "T" izena duen laukotea sortu zen Azkoitiko eta Azpeitiko musikariekin. Orain 3 urte maketa grabatu zuten, eta euren lehen diskoa aurkeztuko dute orain. 8 abesti eta 2 inprobisazio saio jaso dituzte bilduma horretan. Datorren astean joko dituzte zuzenean. Azpeitiko "Triku Festie"n izango da, euren herriko urteroko jaialdiaren zazpigarren edizioan. 5 eguneko jaialdia da. Etxeko, kanpoko eta estilo ezberdinetako 10 talde bilduko dira Azpeitiko plazan. "Triku Festie"k zazpigarren edizioa izango du aurtengoa.
Azpeitiko plazan urriaren 19an eta urriaren 25etik 28ra.