eitb
eitb
eko@eitb.com   Inprimatu Inprimatu  
Aurkezleak
Aurkezleak
logo programa
Oihana Elduaien azkoitiarrak irabazi du bi lagunentzako 9 eguneko bidaia Dominikar Errepublikara (Playa Babaro). Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!
Euskal Kanturik Onena

Joseina Etxeberria

Joseina Etxeberria Euskadi Gaztea saioaren ahotsik beteranoena da. Euskal Herriak duen musika erreferente ezagunena, mikrofono atzean lan egiten hasi eta kamara aurrean lan egitearen pausoa bikain eman du. Hori ikusteko aukera izan dugu "Oporrock" eta "Eklipse@" saioetan.

Gure herrietako plazak aztoratuta eduki ditu DJ Joseinak bere oihartzunaren indarraz. Bere naturaltasun eta freskotasunarekin errazago egingo zaigu euskal kanturik onena aukeratzea.

Edurne Ormazabal

Sofistikazio hitza eta Edurne Ormazabal bat dira. Urtero Donostiako Zinemaldiari hasiera ematen dion aurpegiak, ETBko "Katu-kale" saioan izan zuen lehen kontaktua kamerekin.

Edurnek musikarekin harreman estua izan du. Euskadi Gaztearen sortzaileetako bat da eta aurten 15 urte bete ditu zuzendari lanetan. Urtemuga hori ospatzen duen kantaren poztasunarekin ekin nahi dio "Euskal Kanturik Onena" saioa aurkezteari.

etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24