Noticias

Mantente informado con los RSS

Noticias

Larunbat gauean

Rammsteinek BECen eskainitakoa espektakulu hutsa izan zen

Tais San Jose

15/11/2009

Barakaldoko BEC-en larunbat gauean emandako kontzertuarekin Estatuko musika birari amaiera eman dio Alemaniako taldeak. Arratsaldean, FNAC izan ziren diskoak sinatzen.

Comentarios

Azken asteetako ika-mikak ez zuen Rammstein musika talde alemaniarrak larunbat gauean Barakaldoko BEC-en emango duen kontzertua zikindu. Grammy-etan sari-proposamena eskuratu zuen ''Du hast'' abestia interpretatuko zuten bertan, baita urriaren 16an salgai atera zen disko berriaren abestiak ere. Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 19:00ak arte, Bilboko FNAC-en izan ziren diskoak sinatzen. 700 lagun baino gehiago bildu ziren bertan, ilara luzeak sortuz.

Rammsteinen azken lana, ''Liebe ist Für Alle Da'' (''Maitasuna guztiona da''), Alemanian zentsuratu egin zuten pasa den astean, ''sadismoa eta sexu masokismoa erakusteagatik'', eta umeentzat eta gazteentzat ''kaltegarria'' izateagatik. Horren ondorioz, diskoaren argitalpena debekatu zuen Alemaniako Bulego Federalak. Hala ere, lehenengo single-arekin, ''Pussy'', europar musika-zerrendetan lehenengo postuak eskuratu du taldeak. Honen bideoklipa ere zentsuratu egin dute, edukin erotikoa duen salaketapean.

Larunbat gaueko kontzertuarekin agur esango dio Rammsteinek Estatutik egin duen musika birari: azaroaren 10ean Madrilen izan ziren eta 12an, Bartzelonan.

Publicidad
 

Tendencia

  • Miércoles 15

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
  • Jueves 16

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
  • Viernes 17

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
  • Sábado 18

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
  • Domingo 19

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
  • Lunes 20

    • Tiempo
    • tendencia
    • viento
 

Lo más visto



© EITB - 2012 - Aviso Legal

Grupo eitb - Contacto - Mapa Web