televisión

Mantente informado con los RSS

televisión

20:00etan

'Aquella Aste Nagusia' dokumentala, gaur, ETB-2n

A.H.

18/08/2012

Bilboko jaien lehen urteak gogoratuko ditu Euskal Telebistak eskainiko duen saio bereziak.

  • Argazkia: EITB.

    Argazkia: EITB.

Comentarios

ETB-2k 'Aquella Aste Nagusia' dokumentala emitituko du arratsalde honetan, 20:00etan. Saio bereziak Bizkaiko hiriburuko lehen jai soil haien oroitzapenak  ekarriko dizkigu bilbotarren testigantzen eta irudien bidez (irudi asko sekula argitaratu gabekoak izango dira, gainera). Bilboko jaiak martxan jartzea ekarri zuen espiritua oroituko dugu larunbat iluntzean.

1978 arte, Bilbo zen jai herrikoirik gabeko euskal hiriburu bakarra. Urte hartan sortu zuten, ia ezerezetik, Aste Nagusia. Gaur egun, ezinbestekoak dira Bilbon abuztuan ospatzen diren jaiak. Aste Nagusia Bilboren eta bilbotarren esentziaren parte da. urtean bederatzi egunetan, hiria eraldatu egiten eta eta jende guztia kalera ateratzen da. 

Duela hiru hamarkada, eta ideia-lehiaketa bati esker, zenbaitek jaiak antolatu zituen eta jendetza irten zen kalera, lehen Aste Nagusi inprobisatu hura ospatzeko. KOnpartsak ere modu inprobisatuan sortu ziren eta festaren muina izan ziren. 1978a mugarria izan zen Bilbo hiriaren festa esparruan.

Marijaia, lehen txosnak eta kalimotxoa

Areatza mekano-hodiekin eraikitako lehen txosnekin bete zuten. Gainera, Marijaia urte horretarako sortu zuten, ez baitzuten asmorik pertsonaia hark denboraren joanean iraun zezan. Bestalde, jaietan gehien kontsumitzen edaria ere ezagun egin zen: kalimotxoa. Zapiak amaitu ziren, edaria, jaietako pegatinak... guztia, agortuta.

Aurrerago, ''hanka-beltzak'' ere azaldu ziren. Jaiekin batera, punk estetikako gazte zikintsuak iristen ziren Bizkaiko hiriburura. Udalak higiene ezaren arazoa konpondu nahi izan zuen eta Udal dutxetan garbitzera behartu zituen.

Baina BIlboko Aste Nagusian une gogorrak ere izan dira. 1983an uholdeek festa eremu osoa eraman zuten. Gainera, "banderen gerra" delakoak Aste Nagusiaren azken zatia aztoratu zuen urte askotan.

Aste Nagusiaren hogeita hamar urteen dokumental berezi honetan ikusiko ditugu, besteak beste, Kepa Junkera, Mariví Bilbao, Klaudio Landa, Julio Ibarra, José Antonio Nielfa La Otxoa, eta Francis Díez. Euren oroitzapenak eta bizipenak ezagutuko ditugu dokumental honetan.

Comentarios

Publicidad
Publicidad
Publicidad

CONCURSO

El Conquistador del Fin del Mundo

CONCURSO

¡Vota a tu concursante favorito de 'El Conquis' y consigue un crucero!

A.A.

Elige al concursante que más te ha gustado de entre los 28 que fueron a la Patagonia y entrarás en el sorteo de un crucero para dos personas....



próximos directos

  • Hoy
  • dom
  • lun
  • mar
  • mié
  • jue
  • vie
#-en_emision-# 12:30 - 17:45 CICLISMO: Giro de Italia
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 Gaur Egun - 1
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2

'El Conquistador' 'El Conquistador' Toda la información de la 9ª edición
Publicidad

Publicidad

Lo más visto



© EITB - 2013 - Aviso Legal

GRUPO EiTB - Contacto - Mapa Web

Entidad adherida a Confianza Online