Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Etxera itzuli da

Izurdeak Bilboko itsasadarra utzi du eta itsasora itzuli da

Erredakzioa

2009/05/23

Suhiltzaileak eta Gurutze Gorriak ateratzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten. Gaur, hegatsa ez dute ikusi Nerbioi ibaian.

Atzo ikusnahien begipean Bilboko itsasadarra zeharkatu zuen izurde kumea, jadanik, ez dago Bizkaiko kapitalean.

Dirudienez, animaliak bere senari jarraitu dio eta itsasora heldu da. Izurdea 1,20 metroko kumea da eta ustez amarengandik baztertu eta nahi gabe itsasadarrean sartu zen.

Atzo, suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak bokalera eramaten saiatu ziren, Gorlizera hurbiltzeko, bertan animalien berreskuratze zentro bat baitago, baina ez zuten lortu. Animaliak beti itsasadarreko ur lodietan barneratzen zen.

Ez da ugaztun mota horietako animaliak Bilbon ikusten diren lehen aldia, iragan urtean baztertutako barkuen artean izurde bat ikusi zuten eta 2006. urtean beste bat.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa