Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Erditze harrigarria

6 kiloko eta 65 zentimetroko haurtxoa jaio da Siberian

Erredakzioa

2009/05/26

Ama eta jaioberria ondo daude, baina erditzea zesarea bidez gauzatu denez, ama ez da ospitaletik aterako gutxienez hamar egun igaro arte.

Emakume batek 6 kiloko eta 65 zentimetroko haurtxoa erditu du Siberiako Kemerovo erregioan. Bertako Administrazio eta Osasun Saileko iturrien arabera, azken hogei urteotan jaio den haurtxorik handiena da.

"Haurtxoa 6 kilo eta 170 gramo lodi eta 65 zentimetro luze zen. Linov familiaren lehen umea da. Marinak, amak, 25 urte ditu eta etxeko-andrea da; Sergueik, aitak, 27 urte ditu eta negozio pribatu bat du", adierazi du erregioko administrazioko bozeramaile batek.

Ama eta jaioberria ondo daude, baina erditzea zesarea bidez gauzatu denez, amak ez du alta jasoko gutxienez hamar egun igaro arte, azaldu du Osasun Saileko arduradun batek.

Guiness Errekor liburuaren arabera, munduko haurtxorik handiena Italian jaio zen 1955ean eta 10,2 kilo pisatu zituen.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa