Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Publizitate kanpaina

Zapatero eta Blanco, Deiaren kanpaina bateko protagonistak

Erredakzioa

2009/06/11

Markesinatan eta geltokietan jarritako irudietan bi aurpegi ageri dira: Zapatero edo Blanco sozialistena alde batean eta, herritar ezezagun batena bestean. Aurpegien azpialdean honako leloa: "Bestelakoa zara: bestela irakurtzen duzu".

Europako eta EAEko hauteskundeen ondorioz politikarien argazkiak izan dira iragarkiak jartzeko hormen izarrak. Urte hasieratik nonahi ikusi ditugu haien aurpegiak boto eske. Orain, markesinetan ageri dira. Alderdi Sozialistako aurpegi ezagunak aukeratu ditu Deia egunkariak publizitate kanpaina egiteko.

Erditik banatutako kartel batean (ikusi informazio honen ezkerraldean agertzen den irudia) bi aurpegi ageri dira; Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea ezkerraldean, irribarretsu eta zuri-beltzean eta herritar ezezagun bat (emakume bat) eskuinaldean, koloretan. Egunkariaren logotipoaren eskuinaldean ondoko leloa irakur daiteke: "Bestelakoa zara, bestela irakurtzen duzu". Jose Blanco Zapateroren Gobernuko bigarren gizona agertzen da euskarazko iragarkietan.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa