Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Patuaren kasualitateak

27 urtez hitz egin gabe egon ostean egun berean hil da senar-emazte bat

Erredakzioa

2009/06/25

Senar-emazteek haserrealdi bat izan eta gero, senarra etxe bereko sotoko logela batera joan eta ez zuten berriz elkarrekin hitz egin.

Abdullah, 83 urtekoa, eta Kubra, 82 urtekoa, 1945etik ezkonduta zeuden senar-emazte turkiarra zen. Baina azken 27 urtetan ez zuten hitz egin elkarrekin. Hala ere, adostasuna lortu zuten gauza batean: egun berean hil ziren biak, bi orduko ezberdintasunarekin.

Tokiko egunkari baten arabera, Abdullah eta Kubra Yalcinkaya Aydingo hiri mendebaldarrean bizi ziren eta harreman sendoa zutela erakutsi zuten nahiz eta azken mende laurdenean elkarrekin hitz egin ez zuten.

Abdullah eta Kubra, 19 eta 17 urterekin maitemindu ziren, elkarrekin ezkondu nahi izan zuten baina bakoitzaren familiak ez zuen harremana onartu nahi izan eta etxetik ihes egin zuten familia bat osatzeko asmoz.

Hurrengo 37 urteetan bikote zoriontsu bezala bizi ziren eta, seme-alabarik eduki ezin zutenez iloba bat adoptatzea erabaki zuten. Urte berean, haserrealdi handi bat izan eta hortik aurrera ez zuten berriz hitzik egin, nahiz eta ahaideek adiskidetzeko ahaleginak egin zituzten. Abdullah etxe bereko sotoko logela batera joan zen bizitzera.

Emaztea orain dela egun bi hil zen eta senarra, lur jota, bi ordu beranduago hil zen. Bien hileta gertatu ostean, senar-emazteak ikaragarri maite zutela elkar adierazi zion semetzakoak tokiko prentsari, baina aldi berean, oso burugogorrak zirela.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa