Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Amaiera, gertu

'Lost'en azken sasoiaren poster ofiziala aurkeztu dute

Erredakzioa

2009/11/19

Kapitulu berriak urtarrilean emitituko dituzte Estatu Batuetan. Guztira, 27 pertsonai agertzen dira argazkian, tartean aurreko sasoietan bizitza galdu zuten batzuk.

''Lost'' telesaileko poster ofiziala aurkeztu du gaur ABC telebista kate estatubatuarrak. 2010ko urtarrilean estreinatuko dituzte kapitulu berriak. Gaur erakutsi duten argazkiak telesailaren amaiera argitzen lagun dezake.

Orotara, 27 pertsonai agertzen dira posterrean, amildegi baten ondoan. Protagonistekin batera, aurreko denboraldietan bizitza galdu duten pertsonaiak ere agertzen dira.

Lehenengo planoan hilda dauden Charlie, Boone, Shannon, Ana Lucia edo Mister Eko agertzen dira. Dena den, batzuk bigarren ilara batean agertzen dira.

Pertsonaia guztiak kamarari begira daude, John Locke izan ezik, atzeraka dagoena argazkiaren erdian. Jada, telesailaren jarraitzaileek amaiera nolakoa izango den inguruko teoriak aurrikusten ari dira.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa