Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Ikerketa

Ganba mota bat, planetako izaki bizidun zaharrena

Erredakzioa

2010/07/30

Aurkikuntzaren ondoren, proiektu berri bat sortu dute espezie honen kolonia gehiago aurkitzeko eta bere biziraupena bermatzeko.

Planetako izaki bizidun zaharrenak 200 milioi urteko existentzia du, eta Caerlaverock natura-erreserban (Eskozia) bizi den ganba txiki bat da, Glasgowko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera.

Lokatz lagin bat hartu, lehortu eta laborategiko kristalezko tanke batzuetan berriro hidratatu eta bi aste geroago, Unibertsitateko ikasle bate uretan ganba bat igeri egiten ari zelaz konturatu zen.

"Triops cancriformis" izen zientifikoa duen ganba honen bi kolonia aurkitu zituzten zientzialarien esanetan, fosilean nabaritzen zenez, dinosauruen garaitik bere forma aldagaitz mantendu du.

Ganba honek ez du 10 zentimetroko luzera gainditzen; ur gozoetako putzu tenporaletan bizi da, bere arrautzak jarri eta ura lurruntzen denean hil egiten da; eta ale guztiek gizonezko eta emakumezko ugaltze-aparatuak dituzte.


Aurkikuntzaren ondoren, Glasgowko Unibertsitateak, WWTk eta Eskoziako Ondare Naturalak proiektu berri bat sortu dute planetaren antzinako biztanle honen kolonia gehiago aurkitzeko eta bere biziraupena bermatzeko.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa