Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Idolo berria

Txileko gazte bat Lady Gagaren ordezko ofizial izendatu dute

Erredakzioa

2010/09/01

Lady Gagaren estiloa errepikaezina den arren, Billboard aldizkariak artista nabarmenaren ordezkorik onena topatu du. Jey Gaga du izena eta Txilekoa da. Ikusi bideoak.

Lady Gaga abeslari estatubatuarrak ordezko ofiziala du. Jey Gaga izena duen Txilek neska bat da eta Billboard aldizkariak Lady Gagaren ordezkorik onena topatzeko antolatu zuen lehiaketa irabazi du.

Argitalpenaren webguneak hamar finalisten argazkiak erakutsi ditu eta zerrenda horretako erregina Jey Gaga da. Txiletarrak Interneten jasotako botoei esker benetako Lady Gaga ezagutzeko eta artistaren kontzertu bat ikusteko Las Vegaserako bidaia bat irabazi du.

Abeslari newyorkarrak Txilen duen jarraitzaile talde ofizialak baieztatu zuen Jey Gagaren jatorria. "Telephone" abestiaren bideoan Gagak duen itxura imitatzen zuen argazki bat aurkeztu zuen Jey Gagak lehiaketa horretara.

Argazkian, bandera estatubatuarra irudikatzen duen bikini batekin eta telefono batekin azaltzen da txiletar gaztea.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa