Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Alemania

Jatetxe kanibal baten iragarkia begetarianoen txantxa besterik ez zen

Erredakzioa

2010/09/02

Alemaniako Begetarianoen Federazioak egindako iragarki kanpaina baten parte zen, eta arreta deitzea zuen helburu.

Berlinen gizakiak prestatu eta jateko jarri behar zituen jatetxe baten iragarkia begetarianoen txantxa bat besterik ez zen. Alemaniako Begetarianoen Federazioak egindako iragarki-kanpaina baten zati bat zen, arreta deitzea helburu zuena.

Duela bi astetik ikusmin handia zegoen Alemaniako hiriburuan datorren hilaren 8an ireki behar zuten jatetxe bitxi hori zela eta. Interneteko iragarkian, jatetxe kanibalak emaileak bilatzen zituen bezeroei prestatzeko.

"Medikuak azterketa egin ostean zuk erabakiko duzu gorputzeko zein atal emateko prest zauden", jartzen zuen Flime jatetxeko webguneko "Nola egin bazkide" atalean.

“Begetarianoen Federazioa 1892an sortu zen eta inoiz ez genuen horrenbesteko interesa piztu", adierazi du Sebastian Zosch elkarteko presidenteak, jatetxe kanibalarena publizitatea egiteko txantxa bat besterik ez zela aitortu aurretik.

Zoschek azaldu duenez, jatetxearen jabearen izena ere asmatu egin zuten. Eduardo Amado brasildarra fikziozko pertsonaiari jarri zioten izendapen hori. Wari Amazoniako tribu kanibalaren kulturari jarraituz, gizakiak prestatuko zituztela zioten.

"Warien esaera zaharrari jarraiki, ''jatea sabela betetzea baino gehiago dela'' diogu guk ere", zioen Amadok webgunean.

Volker Nickel Alemaniako Publizitate Kontseiluko bozeramaileak gaitzetsi egin du begetarianoen ekintza eta "gehiegizkoa" izan dela iritzi dio.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa