Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Zurrumurruak

Iker Casillasek ez du Sara Carboneroren ospea gustuko

A.A.

2010/10/19

Kiroletako kazetaria Berlusconiren Premium Calcio plataforman lanean hasi da eta xanpu marka baten irudia da.

Uda osoan Sara Carbonerori buruzko irudiak ikusi eta albisteak irakurri ostean, ikasturtea ere ondo hasi du kiroletako kazetariak. Telecincoko gaueko albistegira salto egiteaz gain, Carbonero xanpu marka baten irudia da eta dagoeneko hasi da Berlusconiren Premium Calcio plataforman lanean, eta gustura dabilela dirudi. Haren bikotekidea, Iker Casillas, berriz, ez omen dago Carbonerok lortutako ospearekin oso pozik.

Casillas eta Carbonero Madrileko terraza batean afaltzen ari zirenean hasi ziren bikotearen lehen krisiari buruzko zurrumurruak; izan ere, Real Madrileko atezaina argazkiak ateratzen ari ziren kazetariekin haserretu egin zen. Aldizkariek kaleratutakoaren arabera, kirolariak ez du gustuko kazetarien etengabeko jazarpena, eta Eva Gonzalez Miss Espainia ohiarekin zuen harremana horregatik utzi zuela gogoratu dute.

Bitartean, Sara Carbonerok proiektu arrakastatsuak biltzen jarraitzen du. Berlusconiren telebista promozionatzeko egindako bideoak 130.000 bisita baino gehiago izan ditu YouTuben, eta kazetariaren jantziak eztabaidagai dira.

Oraingoz, Iker Casillasek neska-lagunaren ospea gustuko ez duela zurrumurrua besterik ez da. Hala ere, ziurrenik, Carbonerok ez du beste mutil bat topatzeko arazorik izango.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa