Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Tamaina errealeko panpina

Vietnamdar batek 9 urte daramatza emaztearen gorpuzkiekin lo egiten

Erredakzioa

2011/09/28

Quang Namen bizi den gizonak hasieran emakumearen gorpuzkiekin lo egin zuen haren hilobian, baina seme-alabek gaua egoera horretan ez pasatzeko konbentzitu zuten.

  • Vietnameko gizona emaztearen gorpuzkiak dituen tamaina errealeko panpinarekin.

    Vietnameko gizona emaztearen gorpuzkiak dituen tamaina errealeko panpinarekin. Argazkia: Vietnamnet

Vietnamgo gizon batek bederatzi urte daramatza haren emaztearen gorpuzkiekin lo egiten. Tamainu errealeko panpina baten barruan gordeta ditu horiek, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Le Vanek (57 urte) 2004an atera zituen hilobitik emaztearen hezurrak, hura hil eta urtebetera, eta, ordutik, horiekin egiten du lo, askotan euren zazpi seme-alabetakoren batekin ere, VietnamNet egunkariaren arabera.

Autoritateek emaztearen gorpuzkiak lurperatzeko esan zioten 2009an, lehenengo aldiz kasua prentsan argitaratu zutenean, baina ez dago hori egitera behartzen duen legerik.

Quang Namen bizi den gizonak hasieran emakumearen gorpuzkiekin egin zuen lo haren hilobian, baina seme-alabek gaua egoera horretan ez pasatzeko konbentzitu zuten.

Orduan, tamaina erreala zuen buztinezko panpina bat modelatzea pentsatu zuen, arropa jarri zion eta hildako emaztearen gorpuzkiak sartu zizkion barruan.

Le Vanek panpinarekin eta seme batekin haren etxe aurrean eta ohean etzanda ateratako argazkiak erakutsi ditu VietnamNeteko artikuluak.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa