Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Gertakaria

Gizon batek milioi dolar bat 'ahaztu' du Sidneyko pizzeria batean

Erredakzioa

2011/11/25

Maletaren jabeak presaka ihes egin zuen establezimendutik, telefono dei bat jaso eta gero.

Gizonezko misteriotsu batek maleta bat ahaztu du astearte honetan Sidneyko pizzeria batean. Ezer arraro oraingoz. Kontua da maleta barruan milioi bat dolar zeudela.

Antza denez, gizonak ihes egin zuen establezimendutik, presaka, "oso urduri", telefono dei bat jaso eta gero, maleta bertan ahaztuta.

Pizzeriako langileek Poliziari azaldu diotenez, "beldurra" pasatu zuten, maletan "bonba" bat zegoela uste baitzuten.

Ezustekoa handia izan zen maleta barruan milioi bat dolar zeudela egiaztatu zutenean.

Poliziak gizonezko bat atxilotu du, gertakariarekin lotuta, baina ondoren ospitalera eraman dute, "osasun arazo ezezagun bat" duelakoan.

Segurtasun Indarrek azaldu dutenez, gizonezkoa osatu arte itxaron beharko dute, diruaren jatorriaz galdetzeko.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa