Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Egun bat 'galduta'

Samoak 'ezabatu' egin du abenduaren 30a

Erredakzioa

2011/12/30

Herrialdeak 'salto' egin du ostegunetik larunbatera, ordu-eremua aliatu komertzial nagusiekin parekatzeko.

Iruzkinak

Samoako herritarrak osteguna izanda oheratu dira bart, baina gaur esnatu direnean larunbata izan da. Ez da espazio-denbora urratu: Gobernuak aurtengo abenduaren 30a ezabatzea erabaki du, bere ordu-eremua aliatu komertzial nagusiekin (Australia eta Zeelanda Berria) parekatzeko.

Neurria maiatzean iragarri zuen Gobernuak, eta gaur sartu da indarrean.

Duela 119 urte ere aldatu zuten ordu-eremua, AEBekin eta Europarekin parekatzeko. Gaur egun, baina, aliatu komertzial nagusiak Australia eta Zeelanda Berria dira, eta hortaz, ordu ezberdintasuna oztopo zen negozioentzat.

"Bi lanegun galtzen ditugu astero. Hemen ostirala denean, Zeelanda Berrian larunbata da, eta gu igandean elizan gaudenean, haiek Sidneyn eta Brisbanen negozioak egiten ari dira", azaldu du Tuilaepa Sailele Malielegaoi Samoako lehen ministroak BBCn.

Herrialdea Zeelanda Berria eta Hawaii (AEB) artean dago, Ozeano Pazifikoan, eta 180.000 biztanle ditu. Sidneyko ordu-eremuarekin alderatuta, 21 ordu atzeratuta zegoen. Orain, baina, hiru ordu aurretik egongo da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak

Web berezia Web berezia 'El Conquistador 10': informazio guztia, hemen

Bilbo Bilbo Bizkaiko hiriburuaren eraldaketa, argazkitan.
Publizitatea

Ikusiena