Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

AEBetan

36 urteko birjina bat 14 umeren aita, bere esperma bankuari esker

Erredakzioa

2012/01/18

Negozio bitxi horri esker, San Franciscoko hainbat familiatako seme-alaben "aita biologikoa" da, nahiz eta inoiz ez duen sexu harremanik izan.

  • .

    .

Trent Arsenaut, 63 urteko Kaliforniako gizonezko birjinak, 14 seme-alaba ditu bere webgunean ireki duen esperma bankuari esker. Internet bidez jasotzen ditu Arsenautek eskaerak, eta bertan gainera, bere historial klinikoa eta erreferentziak jarri ditu.

Negozio "bitxi" horri esker, San Franciscoko hainbat familiatako 14 seme-alabaren "aita biologikoa" da, nahiz eta inoiz ez duen sexu harremanik izan.

AEBetan jada arrakasta itzela lortu du eta hainbat komunikabidetan elkarrizketatu dute.

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Sendagaien Agentzia horren atzetik dabil orain urtebetetik, Internet bidez banatzen duen esperma kalitatezkoa den ala ez bermatuta ez dagoela argudiatuz.

"Nire sexu energiaren % 100 seme-alabarik ez duten bikoteei esperma emateko erabiltzen dut", esan du.

Arsenautek 328 lagin banatu dizkie 46 emakumeri jada. Ongintzazko lana dela esaten du, ohiko esperma banku bat ordaintzeko dirua ez dutenei laguntzeko.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa